Oihana Azkorbebeitiak Izarraitz mendi lasterketa irabazi du

Anboto 2018ko api. 29a, 15:57

Aitor Mimenzak ere jantzi du txapela, 10 kilometroko proba laburrean.

Gaur Izarraitz mendi lasterketaren XIV. edizioa jokatu da. Ibilbide bi egon dira, 25 kilometroko luzea, eta 10 kilometroko laburra. Azpeitian hasi eta Azkoitian amaitu dira biak. Lasterketa luzean Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da. Bigarren Nuria Picas katalana sailkatu da, eta hirugarren Maria Zorroza gernikarra. Bestalde, 10 kilometroko proban Aitor Mimenza korrikalari elorriarra gailendu da, Ismael Vilaren eta Mikel Odriozolaren aurretik.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!