Angelman sindromearen elkartekoek ekintza antolatu izana eskertu diote Eroskiri.
Angelman sindromearen aldeko pintxo solidarioa antolatu zuten Abadiñoko Eroski saltoki handian, joan zen apirilaren 14an. Euro baten truke pintxo bat eskaini zitzaien bertaratu ziren herritarrei. Gailetak eta barritak ere bai, 30 zentimoan. Guztira 500 euro batu zituzten eta Angelman Sindromearen elkartearentzako izango dira.
Angelman sindromearen elkartekoek ekintza antolatu izana eskertu diote Eroskiri.