Elkarte horrek errefuxiatuen, migratzaileen eta bazterkeria arriskuan daudenen alde egiten du lan.
Arrazismoa oinarri duten gorroto delituak hazi egin dira azkenaldian. Horregatik, gizarteari begirako ekintzak ere egingo dituzte. Hilaren 24an eta maiatzaren 17an berbaldiak eskainiko dituzte elkartegian –biak 18:30ean–, eta San Agustinen erakusketa bat egongo da maiatzaren 2tik 9ra bitartean.