Berton Bertokoaren bideoklip aurkezpeneko irudiak

Markel Onaindia 2018ko api. 13a, 10:50

Jende ugari batu zen atzo Zaldibarren, Berton Bertokoa dinamikak egindako bideoklip aurkezpenean. Hemen daude ikusgai ekitaldiko eta osteko luntxeko argazkiak. 

Dinamikari atxikimendua agertu zioten ordezkari sozial, kultural eta politikoek talde argazkiak atera zituzten bultzatzaileekin eta bideokliparen egileekin batera -Zirriborro produkzioetako Jokin Agirregoikoak ekoitzi du Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuen bideoa (letra Miren Amurizarena da)-. Ikusentzunezkoa laster egongo da ikusgai sarean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!