Otxandioko bertso saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 10a, 16:01

Apirilaren 21an Otxandion jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saiorako sarrera bikoitz bi zozkatuko ditu ANBOTOk.

Aitor Etxebarriazarraga, Beñat Vidal, Lurdes Ondaro, Imanol Uria, Jontxu Martinez eta Josune Aramendik abestuko duten saioa 17:30ean hasiko da Mañondoko gimnasioan. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek ANBOTOko Facebook orriari gustuko dut eman beharko diote eta albiste hau elkarbanatu beharko dute @anbotokomunikabideak aipatuta.

Zozketa apirilaren 17an egingo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!