Euskal Herriko Itzuliko azken etapa Durangaldetik igaroko da zapatuan. Lasterketa Eibarren hasi eta Arraten amaituko da, 122 kilometro burutu ostean.
Lasterketa hasi eta gutxira txirrindulariak Trabakuatik igaroko dira, eta Gontzagaraigana eta Bizkaiko Begiratokia igo ostean Muniketa igo beharko dute. Ondoren, Iurreta, Abadiño, Atxondo eta Elorrio zeharkatu ostean Elgetarantz joango dira txirrindulariak.
DURANGALDEKO ORDUTEGIA
Trabakua: 14:38 – 14:39
Muniketa: 15:22 – 15:28
Arriaundi: 15:31 – 15:38
Iurreta: 15:35 – 15:42
Abadiño: 15:40 – 15:48
Atxondo: 15:45 - 15:52
Elorrio: 15:50 - 15:59