Ehunka lagunek Zornotzan, Iurretan, Berrizen eta Durangon egindako elkarretaratzeetan pentsio duinak eskatu dituzte, gaur. Eskualdeko pentsiodunek astelehenetan mobilizatzen dira. Hala ere, datorren asterako ez dute kontzentraziorik deitu. Hurrengo elkarretaratzeak apirilaren 9an izango dira.