Iparraldeko Sara herrian Sara Korrika Trail mendi lasterketako 13. edizioa jokatu da gaur. 600 korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute 22 kilometroko lasterketa honetan, eta bertan Oier Ariznabarreta durangarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarra nagusitu dira. Eukeni Solagaistua eta Imanol Jaio abadiñarrek ere lan txukuna egin dute. Denen esanetan, lasterketa oso gogorra izan da, eguraldia dela-eta. Larrun mendian elurra eta txingorra gogotik bota ditu eta, horrez gainera, haize hotzak ere asko gogortu du lasterketa.