Durangon, hainbat lagun batu dira Andra Marian egindako protestan. Elorrioko plazan ere kontzentraziora deitu dute. Bi elkarretaratzeak 12:00etan izan dira. 13:00etan Zornotzan batu dira Udaletxe plazan. Bestalde, Zaldibarren atzo egin zuten kontzentrazioa. Hego Euskal Herriko hiruburuetan eta beste herri batzuetan ere protestak egin dituzte Kataluniarekin bat, demokrazia, askatasuna lemapean. ELA, LAB, ESK, EHNE, STEILAS, CNT, HIRU, Gure Esku Dago eta EH Bildu dira kontzentrazioen deitzaileak.