Apirilaren 14ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udabarriko fasea

Aritz Maldonado 2018ko mar. 20a, 16:35

Durangaldeak ordezkaritza zabala edukiko du, bai bertsolari aldetik, baita talde teknikoetan. 

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak 2016koan eduki zuen egitura berberari eutsiko dio 2018koan. Udabarriko fasean 78 bertsolarik eman dute izena, tartean, Durangaldeko hamabi bertsolarik. Hamairu saiok osatzen dute fase hau, seina bertsolarikoak. Fase honetatik puntuazioz sailkatuko dira Udagoieneko fasera; 2014ko finalistak zuzenean sailkaturo dira kanporaketetara; 2016ko finalistak finalaurrekoetara sailkatuko dira.

Peru Astigarraga (Iurreta), Iker Apraiz (Atxondo), Txaber Altube (Abadiño), Beñat Molina (Durango), Aitor Bizkarra (Abadiño), Igor Galarza (Abadiño), Jon Ander Urkiaga (Zornotza), Gorka Pagonabarraga (Durango), Beñat Romero (Zornotza), Eneko Abasolo 'Abarkas' (Iurreta), Garikoitz Sarriugarte (Zaldibar), Eneko barruetabeña (Durango) izango dira durangaldea ordezkatuko dutenak lehenbiziko fase honetan. 

Hamairu saioetako hiru Durangaldean jokatuko dira. Horietatik lehenbizikoa, Otxandion izango da, apirilaren 21ean; maiatzaren 12an Elorrioko Arriolan beste saio bat, eta Maiatzaren 26an, Abadiñoko Errotan egingo den kanporaketak itxiko du lehenbiziko fasea. 

Alor teknikoari dagokionean, besteak beste, Ainhoa Urien eta Itxaro Juaristi abadiñarrek, Amaia Ugalde elorriarrak eta Maite berriozabal berriztarrak edota Miriam Juaristi zaldibartarrak parte hartuko dute Gai-jartzaile taldean edota epaile taldean.  

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!