Ikastetxe publikoetan grebarako deia egin dute berriro

Markel Onaindia 2018ko mar. 14a, 09:40

Gaur eta bihar greba egingo dute hezkuntza publikoko hainbat irakaslek. Durangoko institutuan, esaterako, elkarretaratzean batu dira goizean. EILAS eta ELA sindikatuek sektore osoan deitu dute geldialdia, LABek irakaskuntzan bakarrik. Azken urtean makina bat aldiz irten dira kalera. 

Irakasleek diote euren lan baldintzak hobetu gura dituztela, ikasleei eskaintzen zaien zerbitzua ere hobea izan dadin. Adibidez, ratioak bajatzea eta ordezkapenak lehen egunetik kubritzea eskatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!