Joan zen asteburuan Maria Crespo elorriarrak eta Mikel Ibarzabal abadiñarrak garaipena eskuratu zuten Getxon jokatutako III. Oso Duro txapelketan. Jiu-jitsu modalitateko txapelketan Abadiñoko Blakz arte martzialen taldeko kideak izan ziren irabazleak.
Crespo eta Ibarzabalen garaipenaz gain, Abadiñoko Blakz taldeak hirugarren postua eskuratu zuen taldekako sailkapenean.