Durangaldeko taldea Bertsolari Gazteen BBK sariketako finalean egongo da

Maialen Zuazubiskar 2018ko mar. 12a, 17:02

Argazkia: bertsozale.eus

Martxoaren 22an Bilbon jokatuko den Bertsolari Gazteen BBK sariketako finalean izango da Durangaldeko seikotea.

BBK sariketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da gaur Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan. Etxeko taldeak 398 puntu eskuratu ditu eta Busturialdekoak 370,5 puntu. Gaurko finalaurrekoan Durangaldeko seikotea Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte, Iruri Altzerreka, Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Igor Galarza bertsolariek osatu dute.

Ainhoa Urien abadiñarra, berriz, aurkezlea izan da, eta epaimahaia Miriam Juaristi, Inazio Vidal eta Juanjo Respaldizak osatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!