anboto.org

Autobusak Durangotik eta Zornotzatik Berri Txarrak ikustera joateko

  Kultura  Durangaldea

Zapatuan, martxoak 17, 'Infrasoinuak' aurkeztuko du Berri Txarrak taldeak Barakaldoko BECen. 

Auto pilaketak sahiesteko asmoz, hamazazpi herritatik autobus zerbitzu berezia egongo da zapaturako; tartean, Durangotik eta Zornotzatik jarriko dira autobusak. Kontzertua amaitu eta 45 minutura irtengo da bueltako autobusa Barakaldotik. Txartelak hemen erosi daitezke. 

Pistako sarrerak agortuta daude, baina, oraindik, harmailetakoak erosi daitezke. The Baboon Show suediarrekin batera eskainiko du kontzertua Berri Txarrak taldeak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa