Hasi berri duten denboraldiari begira itxaropentsu dago Agurtzane Elorriaga, Bizkaia Durango-Euskadi Murias taldeko zuzendaria. Joan zen asteburuan podiuma zapaltzeko zorian izan ziren Belgikan. Barikuan, Agurtzane Elorriagari, Andoitz nebari eta Jon aitari egindako elkarrizketa argitaratuko du ANBOTOk, ‘Kirola eta familia’ saileko azkena.