Oihana Azkorbebeitiak Orioko mendi lasterketa irabazi du

Anboto 2018ko mar. 4a, 14:38

 Gaurko garaipena, aurtengo laugarrena, Eider Atutxa lagun abadiñarrari eskaini dio.

 Eguraldi ona lagun, Orioko VIII. mendi lasterketa jokatu da gaur. Guztira, 250 bat lagunek hartu dute parte 22 kilometro izan dituen lasterketan. Nesketan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra gailendu  da, 2.07.41 denbora eginda. Bigarren, Sestao taldeko Vanessa Pelaez sailkatu da, 10 minutura, eta hirugarren Nerea Amilibia, baita Sestao taldekoa ere, 17 minutura. Mutiletan Beñat Katarain zegamarrak irabazi du. Oriokoa aurtengo laugarren garaipena du Azkorbebeitiak. Gernikako Etxera Trail, Apuko Igoera eta Aiako mendi lasterketa irabazi ditu orain arte. Korrikalari abadiñarrak Eider Atutxa herrikideari eskaini gura izan dio garaipena. "Barikuan ebakuntza egin zioten Eiderri eta aupadarik eta musurik haundienak bidali gura dizkiot, ahalik eta lasterren osatzeko. Bisita ordu mugatuak ditu ospitalean eta etxera datorrenerako zain izango du Orioko txapela etxean. Bera bai benetako txapelduna", adierazi du Azkorbebeitiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!