Horregatik, Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoarentzat etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren sektorea "ikusezina" dela salatu du ohar batean. "Ez dago erakundearen aldetik apustu argirik", gehitu du.
Laguntzaileek mobilizazioak "gogortu" egingo dituztela abisatu du "edozelako ekintzarik baztertu gabe". Denboran lehenengoa martxoaren 8ko greba izango da. Laguntzaileek greba egingo dutela aurreratu du Euskadiko CCOOk.