Sagardoyk Sartael deabruaren papera antzeztu du filme honetarako. Durangaldeko lau umek ere hartu zuten parte grabaketan: Nahia Garciak, Uma Bracagliak, Haizea Garciak eta Eloi Ruiz de Erentxunek, hain zuzen ere.
Lara Izagirrek gidatzen duen Gariza Films ekoiztetxeak eduki du Errementari filmeko umeen castingaren ardura. Bestalde, Diego Martin durangarrak atrezzista lana egin du pelikulan.
XIX. mendean Araban kokaturiko istorioa da Errementari filmean kontatzen dena. Neskato umezurtz batek baso zarratu batean bizi den Patxi Errementariaren sekretua deskubritzen duenekoa kontatzen du pelikulak. Gaur estreinatuko da Hego Euskal Herriko zinemetan; eskualdean, Durangoko Zugazan eta Zornotzan eskainiko dute.