Durangaldeko errepideak normaltasunera bueltatzen ari dira

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 28a, 13:26

Bart gauean eta goizeko lehen orduetan egindako elurrak Durangaldeko errepideak kolapsatu dituen arren, badirudi dagoeneko errepide gehienak normaltasunera bueltatzen ari direla. Esaterako, Areitioko mendatea goiz guztian zehar itxita egon da, eta dagoeneko ireki dute.

Goiz osoan zehar elurra kentzeko makinak errepideak garbitzen aritu dira, eta horren adibide da Iurretako suhiltzaileek Muniketako mendatean grabatutako bideoa.

Bestalde, Bizkaibusek jakitera eman du goiz osoan etenda egon den zerbitzua, berriz ere, martxan dela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!