Elurrak atzerapenak eragin ditu garraio publikoan. Errepideetan, Aretitio itxita dago. Gainerako portuetan kontuz gidatzeko eskatu dute trafiko arduradunek. Durangaldeko bigarren mailako errepideak ere elurtuta daude. Euskalmetek dioenez, 12:00ak arte alerta laranja izango dugu elurragatik.