Durangaldeko seikoa Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Gorka Pagonabarragak osatu dute (18tik beherakoak). 19-24 urte bitartekoen taldea Iruri Altzerreka, Igor Galarza eta Iker Apraizek osatu dute. Ainhoa Urien abadiñarra izan da saioko aurkezlea, eta epaimahaia Miriam Juaristi, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu dute.
Hurrengo kanporaketa etxean izango du Durangaldeko taldeak. Martxoaren 12an Fray Juan de Zumarraga institutuan, 12:00etan.