Iraia Garciak eta Gurutze Fradesek garaipen historikoa lortu dute Bilbao Atletismo taldeagaz

Anboto 2018ko ots. 26a, 09:30
Iraia Garcia kros laburreko taldearekin urrezko domina erakusten. (Argazkiak: www.bilbaoatletismosantutxu.com)

Kros luzean zein laburrean Espainiako txapelketa irabazi dute Bilbao Atletismo Santutxu taldearekin. Klub batek txapelketa biak egun berean irabazten dituen lehenengo aldia da.

Txapelketa Gijonen lehiatu zen, atzo. Iraia Garcia zornotzarra kros laburrean aritu zen eta 13. tokian amaitu zuen. Kros luzean 32. postuan helmugaratu zen Gurutze Frades iurretarra. Eurek eta taldekideek batutako puntuei esker lortu zituzten txapelketa biak.

Gurutze Frades eskuman taldekideekin garaipena ospatzen:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!