Mendiolatik datozen rantxerak ez dira mexikarrak

Anboto 2018ko ots. 23a, 14:53

'Ez gara mexikarrak" abestiaren bideoa kaleratu du Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeak.

Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeak izen bereko diskoa kaleratu zuen iaz. Bertan entzun daitekeen "Ez gara mexikarrak" abestiaren bideoa igo dute sarera. Inguruetako parajeak daude ikusgai bideoan, dron batekin grabaturikoak eta guzti, rantxera doinuekin jantzita. 

Mendiolako Bustinzuriaga baserrian grabatu zuten bideoa, iazko irailean. Pott Produkzioak Studioko Gorka Bidaurrazaga arduratu da soinuaz. Grabazioaz, ostera, Unai Urizar eta Iñaki Delgado. Irudiak Asier Verak editatu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!