Hilaren 10eko bizikleta martxarako entrenatu asmoz pintxo-potean ibili dira feministak, Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 23a, 10:30

Durangaldeko feministek VI. Bizikleta Martxa antolatu dute martxoaren 10erako 'frenorik ez sistema heteropatriarkalaren kontra' lemapean . Atzo, berriz, pintxo-potean aritu ziren Elorrion bizikleta martxarako entrenatu asmoz. Horrez gain, datorren zapatuan egingo duten bizikleta martxa feministarekin bat egiteko deia luzatu zieten emakume guztiei. 

Hilaren 10ean, Zaldibarren hasi eta Elorrion amaituko da Durangaldeko emakume trans bollerentzako VI. Bizikleta Martxa Feminista. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aurten ibilbide desberdina izango du. Zaldibarretik irten ostean, Berriztik Matienara joango dira hortik Iurreta, Durango eta Abadiñora. Atxondotik pasa eta gero, Elorrion bukatuko dutela jakitera eman dute. 

Ondoren, Elorrioko Gaztetxean bazkaltzeko batuko dira eta honen ostean, Drum Kopters eta Garbiketa Txanda taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Horrez gain, "giro ona" eta musika zihurtatuta daudela jakitera eman dute.

Bestalde, ekimen honen helburua eskualdeko ahalik eta emakume feminista gehien batzea, elkar ezagutzea, plazerrerako espazio bat izatea, martxoaren 8a ospatzea, emakumeek espazio publikoa okupatzea, bizikleta martxa kontsoloditza, ahalduntzailea izatea eta ekimena modu autogestionatuan aurrera eramatea direla nabarmendu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!