Asteburuan fikzio lan onenaren Urrezko Txapela jaso du Katalunian Eneko Sagardoy aktore durangarrak parte-hartzen duen 'Handia' filmak. Hala ere, Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma ez da Euskal zinemagintza Kataluniara hurbiltze helburu duen jaialdian saritu duten euskal film bakarra izan; David Arratibelen 'Converso' dokumentala eta Iñigo Garciaren 'Bi Txirula' filma ere saritu dituzte.
Bestalde aipatu behar da hiru lan hauek jaso dituzten Urrezko Txapelak Zinemaldia.Cat jaialdiaren Sail Ofizialen amaiera ekitaldian banatu zituztela, Girona Zinemetan eta 2015az geroztik Azkue Fundazioak laguntzaile lanak egiten dituela.