Txoria nuen maite tabernan egingo dute zerbeza berriaren aurkezpena, 19:00etan. Gero, 19:30ean, tabernagaz elkarlanean dastaketa berezia prestatuko dute; edariagaz batera pintxo bat eskainiko dute, 2,5 eurotan. Gainera, musika jartzaile bat ere egongo da giroa laguntzen.
Irailean kaleratutako zerbeza horixka zen, lupulo zapore apur bategaz, baina edateko erraza. Oraingoa ilunagoa eta txigortuagoa da, American Pale Ale estilokoa, lupulo amerikarragaz egindakoa. Zenbait dastaketa egin dituzte kaleratu aurretik, eta jendeari gustatu zaiola ikusita, botilaratu eta komertzializatzea erabaki dute, Ibon Berriozabalgoitiaren esanetan.