Ireki dituzte Trabakua eta Kanpazar

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 8a, 08:59

Argazkia: Ane Loiola

Adituek iragarri lez bart gauean elurra egin du Durangaldean eta dagoeneko zabaldu dituzte Trabakua eta Kanpazar.

Argazkian ikus daitekeen bezala, gaur goizean, Mallabiko Osma auzotik Trabakuara bidean hainbat auto errepidean gurutzatuta gelditu dira.

Bestalde, Urkiolako mendatean arretaz gidatzeko deia egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!