Apostu berri honekin, Gaursa taldeak euskal kirolari ematen dion sostengua sendotu nahi izan du, alde batetik, eta ahalegina, irmotasuna eta hobetzeko grinaren balioak azpimarratu, bestetik.
Aurkeztu berri duten ibilgailua, beira-zuntzezko karrozeria oso arinarekin, bere atzealde ikusgarriarekin, eta alboko aireztapen-sistema erraldoiekin, Renaulten erreferenteetako bat da lehiaketaren arloan. Izan ere, erronboaren markak bere hastapenetatik eutsi izan dio mundu horrekiko hartutako konpromisoari.
Lebeiti mendi-igoeratan aditua da, 1989an beren lehen lasterketan, Euskadiko Igoeran, parte hartu zuenetik. Ordutik hona, Lebeitik auto-lasterketei dien grinak lorpen handiak ekarri dizkio, hala nola lehenengo postua 1997ko Euskal Herriko Mendi Txapelketan. Txapelketa horretan bertan, iaz ere lehengoa izan zen historikoen kategorian, eta bigarrena kategoria absolutuan.
Gaursak mugikortasun-zerbitzu integrala eskaintzen du, euskal lurraldeetan banatutako 15 instalazioei eta horietan lan egiten duten 400 pertsona baino gehiagori esker. Nissan, Renault eta Dacia marken kontzesionario ofiziala da, eta Gaursa markaren bidez ibilgailuen alokairu-, logistika-, aseguru- eta garbiketa-zerbitzuak ematen ditu.