Iaz arte Amankomunazgoak gestionatzen zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Plana, gazteen laneratzea bultzatu gura duena. 2017tik 2020rako planean, ostera, beste kudeatzaile batzuk aukeratu zituen Aldundiak: Durango, Zornotza eta Ermuako udalak. Durangori dagokio programaren koordinazioa garatzea. 25 gazte lan munduan sartu ahal izateko laguntzak eskaini zituzten, eta EH Bilduk argitaratu du bik bakarrik eskatu dutela.
Horrek “plana ez dela egokia izan” erakusten du alderdiaren ustez. Lanen ordutegi eta zereginak ez zehaztea, tutorerik ez izendatzea eta sindikatuen partaidetzarik ez egotea kritikatu du. EH Bilduren zuzenketa bi onartu zituzten: gutxieneko soldata ezartzea eta ikuskaritza egotea.
EH Bilduren iritziz, hobe litzateke plana Amankomunazgoak kudeatzea, bertan teknikariak daudelako eta udal gehienek eskumena emanda diotelako.