Durangarrak 32.22-ko denboran osatu zituen Idiazabalgo 38. Herri Kroseko 10 kilometroak. 29 segundo geroago helmugaratu zen Mimenza elorriarra, iazko irabazlea. Emakumeetan seigarren tokian sailkatu zen Garazi Sampedro atxondarra.
Laudion, Iñaki Pujana onenen artean
Euskal Herrian 10 kilometroko lasterketa gehiago izan dira asteburuan. Laudioko 11. Herri Krosean, esaterako, Iñaki Pujana zornotzarra laugarren sailkatu zen sailkapen orokorrean eta hirugarren seniorren mailan. 33.19ko denboran osatu zuen krosa.