Euskal Herrian zein Durangaldean euskal kulturari egindako "ekarpen ikaragarriagatik" emango diote saria Sabina Arana Fundazioak sare sozialetan zabaldutako mezuaren arabera. "Gerediaga Elkarteko gizon eta emakumeen etengabeko ahalegin eta konpromisoari esker Diktadura sasoian ereindako hasi txikia, Durangoko Azoka, euskal kulturaren ekoizpen eta sorkuntzaren erdigune bilakatu dute". 50 urte baino gehiagoan egindako ikerketa lan "eredugarria" azpimarratu dute, eta Durangoko zein Durangaldeko ondare historikoa, artistikoa, kulturala eta etnografikoa "babesten eta zabaltzen" egindako lana goraipatu dute. Memoria Historikoa berreskuratzen "aintzindariak" izan zirela gogoratu dute.