Gaur egin dute Espainiako Vueltako aurkezpena eta irailaren 12an Getxon irtengo den 17. etapa, 166,4 kilometroren ostean, Oizen bukatuko dela jakitera eman dute antolatzaileek.
Durangaldean bukatuko den etapa sailkapen nagusirako erabakigarria izan daiteke, txirrindulariek %16ko maldak igo beharko baitituzte. Aurkezpenean jakitera eman dutenez, Oizera Mendatatik Bizkaiko Begiratokitik igoko dute.