Ibaizabal errekak gainezka egin du Durangaldeko hainbat herritan

Anboto 2018ko urt. 11a, 20:40

Segutasun sailak jakitera eman duenez hainbat errekek gainezka egin dute Durangaldean: Durangon, Abadiñon, Zornotzan, Iurretan eta Atxondon, besteak beste. Hala ere, une honetan ibaien maila beherantz doala jakitera eman dute.

Ertzaintzak adierazi duenez errepideetan putzu handiak sortu dira eta zenbait etxetan ura sartzen hasi da.

Bideoa: Ibai Abendaño

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!