Azkorbebeitiak, Sampedrok eta Aranburuk Bergarako San Silbestrea irabazi dute

Jone Guenetxea 2017ko abe. 31a, 15:11

Emakumeetan, Azkorbebeitia abadiñarra izan da garaile. Lasterketa mistoa ere jokatu da eta Garazi Sampedro eta Jon Aranburu atxondarrak gailendu dira bertan. 

Euskal Herriko beste herri askotan bezala, San Silbestre lasterketa antolatu dute Bergaran. Aurten laugarren edizioa da. Bergarakoa, baina, besteak ez bezala, mendiko lasterketa da. 6,5 kilometroko lasterketan 375 parte-hartzaile egon dira. Horietako ehun lagunek lasterketa mistoan hartu dute parte; beraz, 50 bikotek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!