Bizkaiko Trofeoa Tafallan jokatu dute Berrizko belodromoaren egoera txarra dela-eta

Jone Guenetxea 2017ko abe. 30a, 10:49

Berrizko belodromoan jokatzekoa zen Bizkaiko Trofeoa txapelketa Tafallan jokatu behar izan dutela azaldu dute FEBICIk eta Durangaldeko Belodromoaren Txirrindulari Elkarteak. 

Kirolariek estali barik dagoen Berrizko pistan modu irregularrean entrenatzen jarraituko dutela diote, eguraldiaren eta lurraren egoeraren arabera. "Askotan pistan ezin da entrenatu menditik filtratzen den hezetasunaren ondorioz". Hilabete barru Bizkaiko Txapleketa jokatuko dute, eta proba hau ere Tafallan antolatuko dutela iragarri dute atzerapenik izan ez dadin. 

Horrela, Bizkaiko Trofeoa txapelketan 30 txirrindualrik parte hartu zuten atzo.  Eder Morenok (S.C. Punta Galea), June Herrerak (Bioracer-Berango) eta Markel Rodriguezek (Beste Alde-S.C. Duranguesa) irabazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!