San Silvestre lasterketak Abadiñon, Durangon, Zornotzan eta Zaldibarren

Jone Guenetxea 2017ko abenduaren 29a

San Silvestre lasterketarekin urtea agurtuko dute Abadiñon, Durangon, Zornotzan eta Zaldibarren, domekan.

Durangon, Santa Anatik abiatuko da lasterketa. 17:00etan umeak, 17:15ean umeak eta 17:30ean 14 urtetik gorakoak abiatuko dira.

Zornotzako Udalak lasterketa herrikoia antolatu du domekarako. Probak bi modalitate izango ditu. Lehenengoa 0 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta egongo da, eta 300 metro egin beharko dituzte. Bigarrena 11 urtetik gorakoentzat izango da. Animatzen direnek 4 kilometroko lasterketa osatu ahal izango dute. Aurten, San Silvestre lasterketa Zubiondo Plazan hasi eta amaituko da. Irteera 16:40an izango da, baina partaideak 15:30etik aurrera pasatu ahal izango dira lasterketan parte hartzeko kamiseta (doakoa) hartzera.

Zaldibarren, 17:00etan hasiko da IV. San Silvestre lasterketa.

Bestalde, urtero legez, Sare Herritarrak antolatuta, abenduaren 31n San Silvestre lasterketa egingo dute Abadiñon. 12:30ean Muntsaratzen hasiko da lasterketa eta Matienan bukatuko da. Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko egitarauaren barruan Matienan urte amaierako ekitaldia egingo dute 18:30ean. Konzentrazioaz gain, Gabonetako otzararen zozketa eta brindisa egingo dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!