Gerediaga Elkarteak 2017ko Sabino Arana saria jasoko du

Jone Guenetxea 2017ko abe. 24a, 10:13

Sabino Arana Fundazioak Gerediaga saritzea erabaki du elkarteak "Durangaldeari, bereziki, eta Euskal Herri osoari egin dion ekarpen handiagatik". Koopera, Ramón Barea, Abel Barriola eta EZ beti da EZ ekimenak ere jasoko dute saria.

2017ko sariak emateko ekitaldia Bilboko Arriaga Antzokian ospatuko da, 2018ko urtarrilaren 28an 12:00etan egingo den kultur jaialdi batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!