Airearen kalitatea

Durangaldea bezalako industria eremuetan, minbizia tasa %17 handiagoa dela dio ikerketa batek

Markel Onaindia 2017ko abe. 18a, 12:00

Epidemiologiako Zentro Nazionalak egindako ikerketa batek estatuko zenbait industri-lekutan minbizia tasa handiagoa nabari dela dio, El Pais egunkariak argitaratu duenez. Ikerketarako, 2007 eta 2010 urteen arteko datuak erabili dituzte, eta tartean, Durangaldea ere kokatzen du kaltetutako eremu horien artean. Industrialdeak herritik 5 kilometro baino gutxiagoko erradioan daudenean igartzen omen da sustantzia kantzerijenoen isurketa handiena.

Durangaldea sustantzia gehien jasotzen dituen zonaldeetan sailkatu dute. 31,6 eta 2.242 tonelada isuriko tartean dagoela dio ikerketak. Guztira, 8.100 herritako datuen analisia egin dute adituek. Adituek diote ikerketagaz ezin dela egiaztatu kausalitaterik badagoen, baina hipotesiak sortzeko balio dezakeela. Egiaztatu dutena da eremu horietan estatuko batazbestekoa baino %17 handiagoa dela minbizia tasa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!