LABen 'lan duina, bizi duina' ekimena Durangon amaituko da

Maialen Zuazubiskar 2017ko abe. 4a, 17:00

Urriaren 16an Iruñean hasi zen eta Euskal Herri osoa zeharkatu duen ekimen ibiltaria Durangon bukatuko du LABek. Hala ere, abenduaren 6an azken ekitaldia Durangon egin baino lehen, Zornotzan eta Mallabiako Goitondo poligonoan egongo direla adierazi dute.

Gaur, 18:00etan, San Migeletik hasita pikete feminista egingo dute. LABeko kideek prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, emakumeen bazterketa egoerari zentralitatea eman nahi baitiote .Bestalde, bihar, Mallabiako Goitondo poligonotik irtengo den auto karabana baten bidez, industria politika eza salatuko dutela jakitera eman dute.

Eta azkenik, LABen ekimen ibiltariari hilaren 6an amaiera emango diote. Goizeko 10:30ean ERNAI eta LABek gazte prekarietatearen aurkako kalejira deitu dute eta 11:30ean Landako Gunean ekimeneko azken ekitaldia egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!