Eneko Zarrabeitia eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarrek Zarauzko kros mistoa irabazi dute

Anboto 2017ko abe. 3a, 15:43

Paul Bereziartua eta Irene Loizate bikote durangarra bigarren sailkatu da. Lagun giroko lehia estua eta polita izan dute Durangaldeko lau korrikalariek eta alde handia atera diote hirugarren bikoteari. 7,5 kilometroko lasterketa izan da eta 571 bikotek hartu dute parte. 

Urola Kostako kros mistoen II. ligarako puntuagarria izan da Zarauzko proba, eta gaur erabaki da liga horretako sailkapen orokorra.  Azkenean, Durangaldeko hiru bikotek osatu dute ligako podiuma. 1. Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia. 2. Irene Loizate eta Paul Bereziartua. 3. Garazi Sampedro eta Jon Aranburu. Azpimarratzekoa, beraz, Sampedro eta Aranburu  atxondarren lana ere. Jone Aizpurua eta Gorka Garitaonandia durangarrek osatutako bikoteak ere liga bikaina osatu du, sailkapen orokorrean zazpigarren postua lortuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!