Urkiola eta Otxandio elur malutekin zuritzen hasi dira

Anboto 2017ko aza. 29a, 17:26

Iragarpenak ez du huts egin. Gaur arratsaldean, 600 bat metrotara elurra botako zuela zioten adituek, eta bete da. Urkiola eta Otxandion elurra ari du.

Barikurako, ostera, 300 metrotara elurra egiteko aukera dagoela adierazi du Herrizaingo sailak, eta horregatik, alerta laranja aktibatuko du.

Jarraian, Urkiolatik heldu zaizkigun argazkiak, Felix Morenok bidalita. 

Erlazionatuak

Urkiolan elurraren zain daude

Joseba Derteano 2017 aza 29 Abadiño

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!