Plateruena eta beste hainbat kultur proiektu goraipatu ditu Berri Txarrakek Infrasoinuak diskoan

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 24a, 18:32

Gaur kaleratu berri duten diskoan Euskal Herriko proiektu ugariei tokia egin diete, tartean Plateruena Kafe Antzokiari, Berri Txarrak taldeko kideek. 

Infrasoinuak diskoko 'Beude' abestian ondorengoa diote nafarrek: "Bonberenea, Plateruena, Hala Bedi eta Gasteiz osoa gure kulturaren birikak". 

Berri Txarrak taldeko kideak abenduaren 6an hasiko den Durangoko Azokan izango dira, eta Ahotsenean lan berria aurkeztuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!