Azaroaren 25a

Emakumeen alde kalea hartuko dute zapatuan

Markel Onaindia 2017ko azaroaren 23a

Zapatuan azaroaren 25a da, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Horregatik, emakume eta gizonek kaleak hartuko dituzte zapatuan, indarkeria matxista salatzeko.

Durangon II. Emakumeen Lasterketa egingo dute etzi, 17:00etan, Ezkurdin hasita, eta Durango Kirol Taldearen eskutik. Gero, 19:00etan, Plataforma Feministak antolatutako manifestazioaren txanda etorriko da, Santa Anatik.

Zornotzan, 12:30ean, mugimendu feministaren elkarretaratzea egongo da, eta 13:00etan udalak deiturikoa. Elorrion 13:00etan batuko dira plazan; Zaldibarren 12:30ean udaletxean; Berrizen 19:00etan udaletxean eta Abadiñon 12:00etan Trañabarrenen. Iurretan, bihar 18:30ean irakurriko dute adierazpena kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!