Altsasu Durangaldea ote da?

Joseba Derteano 2017ko aza. 20a, 11:00

Zornotza eta Izurtzako hainbat bide-seinaletan herri bietako izenak aldatu dituzte eta Altsasu ageri da.

2016 urrian Altsasuko taberna batean borroka bat izan zen gazte batzuen eta Guardia Zibil biren artean. Hiru pertsona kartzelan daude gaur egun. Besteak beste, terrorismoa egozten diete eta fiskalak urte askotako kartzela zigorra eskatzen du. Urtebetean kartzelan zein inputatuta dauden gazteekiko elkartasun keinu asko izan dira eta bide-seinaleetan izena aldatzea horietako bat da.

Zornotzako seinaleztapena. (Argazkia Facebook: Ernai Zornotza)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!