‘Heriotza bikoitza’ estreinukoz, gaur, Azpeitian

Aritz Maldonado 2017ko aza. 17a, 10:15
Argazkia: @esagardoy

Eneko Sagardoyk ez du atsedenik hartzen. Artista durangarrak Heriotza Bikoitza antzezlana estreinatuko du, gaur gauean, Azpeitian (Gipuzkoa). Obra, bertan egingo den Euskal Antzerki Topaketak jaialdiaren barruan antzeztuko da, 21:30ean.

Sagardoygaz batera, Miren Gaztañaga antzezlea da protagonista. Heriotzari eta bizitzari buruzko hausnarketa planteatzen da bertan. “Bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei” buruzko gogoeta da, Ze Onda konpainiaren arabera. Kontzeptua Jon Ander Alonsorena da; sorkuntzaz, berriz, Creación Colectiva arduratu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!