Esku Pilotako Konfederazio Internazionalak antolatuta, 17 herrialdetako pilotariek munduko txapelketan parte hartuko dute azaroaren 18tik 26ra, Kolonbian, Nariño departamentuan kokatuta dagoen San Juan de Pasto hiriburuan. Euskal Herriko koloreak defendatuko dituzten pilotarietako bi Durangaldekoak dira: Egoitz Amantegi abadiñarra eta Amaia Araiztegi mallabiarra. Biak horma bateko modalitatean ariko dira.
Hauek dira parte hartuko duten herrialdeak: Euskal Herria, Italia, Belgika, Holanda, Frantzia Ingalaterra, Mexiko, Venezuela, Ekuador, Bolivia, Uruguai, Txile, Argentina, Kuba, Paraguai, Balentzia eta Kolonbia. Lau modalitatetan jokatuko dute: Llargues, Joko Internazionala, Chaza eta One Wall-a.