Miren Amurizak bigarren amaitu du Durangoko finalerdia

Markel Onaindia 2017ko aza. 12a, 20:43

Argazkia: Bertsoa.com

Aitor Mendiluzek irabazi du saioa, Amurizari 60 puntu inguruko aldea aterata. Berriztarra 8. postuan dago sailkapenean, eta 7 pasatzen dira finalera. Beraz, baditu aukerak BECen egoteko. Finalerdien bigarren txanda hasiko da orain.

678,5 puntu lortu ditu Amurizak, jendez lepo egon den Landako Gunean. Nabarmentzekoa da Amaia Ugalde elorriarra ibili dela aurkezle.

Sailkapenari begiratuta, Igor Elortzak ere aukera asko ditu finalerako, 6. baitago momentuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!