IK4-Azterlan zentro teknologikoa izango da topagune, eta Amankomunazgoaren, Durangaldeko Lehiakortasun Poloaren, Innobasqueren eta Euskaliten babesa dute gainera.
Enpresei eskainitako jardunaldi bat izango da, 08:45etik 11:00etara bitartekoa. Innobasqueko Iñaki Ganzarain eta Sisteplanteko Borja Arenaza izango dira hizlari, besteak beste. Inskripzioa doakoa da, baina plaza mugatuak ditu.