Hesian eta Larregi, Udagoieneko Osteraren hurrengo geltokian

Anboto 2017ko aza. 7a, 17:04

Euskaltzaleen Topaguneak kultur zirkuitu bat antolatzen du udazkenero, euskarazko sorkuntzari hedapena eta lekua eskaintzeko asmoz. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, zuzeneko sei emanaldi prestatu dituzte aurten; Anarik Berrizen jotako kontzertua izan zen lehena. 

Asteburu honetan izango da hurrengo geltokia, Udagoieneko Osteran. Kasu honetan Igorre izango da topaleku, eta Hesianek eta Larregik kontzertu akustiko bat eskainiko dute bertan. Barikuan izango da saioa, 21:00etan, Lasarte aretoan -sarrerak interneten, BBKren kutxazainetan eta aretoan erosi daitezke-. Hurrengo emanaldiak, Kepa Junkera eta Sorginaken Maletak ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, eta Ez dok Hiru eta Miss Karaoke antzezpenak izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!