Jaurlaritzako Gizarte Sailaren eskakizunetara egokituko dira horrela. Udal denek eskaini behar duten zerbitzua da eta Amankomunazgoan antolatu behar da. Horregatik, Amankomunazgoan ez dauden Zornotza, Mallabia, Berriz eta Ermuako udalek hitzarmena sinatutako dute eskualdeko erakundeagaz. Lea Artibai eta Lea Ibarra eskualdeak ere batu dira proiektura. Abenduaren 1ean ohi den moduan irekiko dute aterpea, eta orain Amankomunazgoan dauden udaletako herritarrei bideratuta egongo da. 2018ko otsailetik aurrera hasiko dira zerbitzua aipatutako nobedadeekin eskaintzen.
Orain arte Errota ostatuan eskaintzen zen. Udalen eta Amankomunazgoaren arteko hitzarmena sinatutakoan, lehiaketa publikoa abiatuko dute aurrera begirako tokia erabakitzeko. Beti ere Durangon eskainiko dute, horrela hitzartu dutelako alde denek, Amankomunazgotik informatu dutenez.
Zornotzan aho batez hartu zuten erabakia azken udalbatzarrean. Udalak 13.000 euroko ekarpena
egingo du.
Etxegabeei oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dizkiete aterpean: jan, lo eta higienerako aukera. Gaueko harrera zerbitzuak bostentzako lekua izango du Durangaldean, baina, neguan, bostentzat barik, hamar lagunentzako lekua egongo da.